maioak

MALLOAK

Garai batean araitz aldera begira zeuden larre pikoei esaten zitzaien, orain ordea, haranaren inguruan sortzen den gailur zirkuari deitzen zaio.
Urte asko larre horiek segaz mozten ziren eta belardi aldapatsuenetan loturik aritzen ziren ez erortzeko. Belar hura belar- maindiretan bildu eta airean zintzilikatutako kableetan jaurtitzen ziren baserri edo ingururaino, abereei neguan jaten emateko.
Oraindik ere ikus daitezke kableei heltzen zieten euskarri hondar utziak. Eta diotenez, batzuetan, sargori egunetan, txirrikak kablearen kontra sortutako txinparten batek maindire-belarren batean sua eragiten zuen eta han jaisten ziren su bola izugarriak Araitz haraneko zeruan barna.