ongietorri

Ongi etorri Olano landetxera!.

Etxe hau, antzinan, nekazaritza lanetarako biltegi moduan erabili ohi zuten; duela gutxi berreraiki dugun landetxe honetan parada erakargarria eta erosoa egiteko aukera luzatu nahi dizuegu.

 

Errazkinen gaude, Nafarroako ipar mendebaldean kokatuta dagoen herrixka batean. Berez, Larraun bailarari dagokion herria izan arren, hurbiltasunagatik harreman estuagoa daukagu Betelu eta Araitz bailararekin.

Malloak mendikate ikusgarriaren magalean bizi gara, toki lasai bezain ederrean eta gainera Iruñea eta Donostiatik gertu gaude (35-40 minutuetara).

Ingurune paregabe hau ezagutzeko gogoa baldin baduzue, etorri gurera!.

Lerro hauen bitartez gonbitea luzatzen dizuegu.

Agur bat.

Miren eta Iñigo.